Bazen behin...

Istorio, kontaera eta narrazio garrantzitsuenen jaiotza da honakoa.
Pertsonaia, politikari eta enpresari garrantzitsu eta handien istorio guztiena.
Erakunde publiko, alderdi politiko eta korporazioena.

Denboran zehar gogoangarri izan daitezen, partekatu; ezagutarazi itzazu.
Zeurea sortzen eta kontatzen lagunduko dizut.

#Aukerak

Informazio gehiegi dagoen gizartea dugu gaur egungoa; gogoratu eta asimilatu ezin ditugun publizitate inpaktu, etengabeko berri eta diskurtso ezberdinen inbasioa ari gara jasaten. Egoera konplexu honetan, alderdi politiko, erakunde pubiko eta enpresen komunikazio beharra eta betebeharra inoiz baina handiagoa da: ezinbestekoa dute komunikatzea, beraien ahotsa gizarteak entzutea, atentzioa erakartzea eta, azken heinean, konbentzitzea.

Kudeaketa profesionala da helburu hori lortzeko gako nagusia. Komunikazio gardena, berariaz landutakoa, etikoa, erakargarria eta, nola ez, konbentzitzeko gaitasuna duena.

Komunikazio
Politikoa

Alderdi politiko eta politikariei zuzendutako marketing eta komunikazio estrategien diseinua.

Erakundeen
Komunikazio Publikoa

Erakunde publikoen posizionamendu eta irudiaren garapenerako komunikazio estrategien diseinu eta aplikazioa.

Komunikazio
Korporatiboa

Nortasun korporatiboa - Posizionamendu eta erreputazioa - Barne komunikazioa - Publizitatea - Harreman publikoak.

hitz egiten jakitea ez da komunikatzen jakitea

Zertan lagun zaitzaket ?

Komunikazio Politikoa

Zure herrialde, hiri edota nazioarentzat proiektu bat duzulako; benetan sinesten duzun proiektua. Kontatu iezaiezu zeure hautesleei. Erakarri beraien atentzioa; desberdindu eta konbentzitu itzazu.

Zure aldeko apostua egin dezaten, nahitaezkoa da zuk diozuna entzutea, konfidantza eragitea. Horretarako, aukera ezazu estrategia egokiena.

  • Feature 1

Erakundeen Komunikazio Publikoa

Hiritarrekin duzun konpromisoa bete behar duzu; beraiekin eta beraien alde ari zara lanean: hitz egin ezazu beraiek; partekatu erabakiak. Arrazoiak, zergatiak, argudioak. Benetako elkarrizketa mantendu; gardena eta erakargarria. Galde iezaiezu zer behar duten. Aurreratu zaitez. Zabal ezazu mezu argia. Konbentzitzeko gai den mezua.

Zure lana modu eraginkorrean komunikatzeko estrategiarik egokiena diseinatzen lagunduko dizut. Mezu koherente, konbentzigarri eta erakargarria sortuz.

  • Feature 1

Komunikazio Korporatiboa

Komunikatzen ez baduzu, ez zara inor. Komunikatu arren, ezberdintzen ez bazara, ez duzu inoiz arrakasta lortuko. Komunikatu eta ezberdindu arren, denboran zehar modu jarraian egiten ez baduzu, zure bezeroek ez dute zure enpresa gogoan izango; ahaztu egingo dira. Erlazionatu beraiekin: komunika zaitez.

Konta iezaiezu zeure istorioa, zure “dna”; erakarri, emozionatu, konbentzitu. Mezu koherenteekin, berariazko mezuekin; baina emozionatu daitezen lortu behar duzu. Izan zaitez desberdina merkatuan. Zeure istorioa eraiki eta kontatzen lagunduko dizut.

  • Feature 1

Gehiago jakin nahi al duzu?